Irailaren 24an Barakaldon egingo den BTT proba bere VIII. Edizioa ospatuko du.

MTBko proba hau bi ibilbiderekin dator, Bizkaiko Mountainbikerako mendikate ikusgarrienetako batean zehar.

  • Bike Maraton: 65 Km. | 2.175 m/d+ | Zailtasun fisikoa: altua | Zailtasun teknikoa: altua
  • Maratoi Erdia: 36 Km. | 1.150 m/d+ | Zailtasun fisikoak: Ertaina | Zailtasun teknikoak: Ertaina – Handia

Irteera eta ize-ematea

BTT proba irailaren 24an izango da, igandea, 8:45etik aurrera lehiaketa modalitaterako Eta 9:00 etatik aurrera zikloturismo modalitaterako.

Izen-emateak irailaren 17an itxi ziren, baina Zikloturista Ligako Facebook profila jarraitzera animatzen dizugu inskripzioekin erlazionatutako sorpresa gehiagorako.

Programa

Dortsalen banaketa irailaren 22an, ostirala, hasiko da, 10:00etan, Puerta de Bilbao Hotelean.

Asteburu osoan zehar hainbat ikastaro tekniko izango dira XC Barakaldo zirkuituan (izena emanda) eta hilaren 24an bertan, helmuga gunean Kukaina Bizikletaz txapelketa, haurrentzako puzgarriak eta Herri Kirolak erakustaldia izango dira.

Zikloturista Liga

Datorren irailaren 24an Pulmón de Acero-n parte hartu behar baduzu eta Zikloturista Ligako kide bazara, gogoratu helmuga gurutzatzen duzunean egindako distantziaren QRa eskaneatzea. Horrela, probaren kilometroak zure kontagailu pertsonalari gehituko dizkiozu.