Zikloturista Ligak beste geldialdi bat egingo du errepide modalitatean: datorren urriaren 1ean Gallarta-Gallarta lasterketaren XIV. edizioarekin. Izena emateko epea irailaren 25era arte egongo da zabalik webgunean eta probako egunean bertan egiteko aukera ere izango da.

Errepide martxak 97km-ko ibilbidea izango du eta Gallartan hasi eta amaituko da. Irteera 9:00etan izango da eta hornidura bat izango du 51. kilometroan.

Parte-hartzaile guztiek Spiuk-eko opari bat izango dute ibilaldiaren amaieran, eta babesleen kirol materialaren zozketa egingo da.

Inskripzioak

Izen-ematea irailaren 25era arte egin ahal izango da, aldez aurretik edo probaren egunean bertan. Egun berean, izena eman ahal izango da 7:30etatik martxa hasi baino 30 minutu lehenagora arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus gallartacicloturista.blogspot.com web orria eta Facebookeko profila.