Bizkaia txirrindularitzaren, kirolari handien, lehiaketako hitzordu handien eta probekin buru-belarri dabilen publiko grinatsuaren lurraldea da. Baina, era berean, praktikatzaile askoren lurraldea da, ibilbide ederrekoa, eta, nola ez, zikloturista handietakoa. Premisa horiekin sortu da ZIKLOTURISTA LIGA, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko zikloturismo ordezkaritzak bultzatutako proiektu berria, modalitatea dinamizatzeko eta antolatzaileei beren probak ezagutzera eraman ditzaten laguntzeko.
Zirkuituak 13 proba izango ditu, maiatzetik urrira bitarteko egutegian banatuta, errepideko probak eta BTT konbinatuz. Kirolari bakoitzak, proba amaitzean, QR kode bat eskaneatu ahal izango du mugikorrarekin, eta ligako erabiltzaile-profilean pilatu ahal izango ditu egin dituen kilometroak. Pilatutako kilometro horiek rankingeko posizioa zehaztuko dute, eta denboraldi amaieran oparien zozketa batean parte hartzeko eskubidea emango dute. Hiru maila egongo dira, eta kilometroak, Urrea, Zilarra eta Brontzea gehituz iritsi ahal izango da, balio handiagoko sariekin maila altuenetan.