PARTE HARTU
EMAN ALTA ZIKLOTURISTA LIGAN, ETA PILATU AHALIK ETA KILOMETRO GEHIEN
Zikloturista Ligan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute gure nabigazio-menu nagusian dagoen EREMU PERTSONALA atalean. Izena eman ondoren zuen parte-hartzaile profila izango duzue gure webgune ofizialean. Gune horretan, parte hartzen duzuen ligako proben kilometroak pilatzen joango zarete, egindako kilometroen arabera hiru kategorietako batean zuen lekua irabazteko.
URREA/TOURRA KATEGORIA
500 km/urtean baino gehiago
ZILARRA/BIRA KATEGORIA
251-500 km/urtean
BRONTZEA/ITZULIA KATEGORIA
150-250 km/urtean
Nortzuk eman dezakete izena parte-hartzaile gisa?
Zikloturista Ligaren finantzaketaren zati bat Bizkaiko txirrindularitza lizentzia bakoitzak barne hartzen duen federazio-tasatik dator. Hori dela eta, ekimena urtero Federakundeari babesa emanez lizentzia ateratzearen aldeko apustua egiten duten txirrindulari bizkaitarrei zuzenduta dago. Hori gorabehera, eta lehen edizio honetako salbuespen gisa, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak lehen urtean Zikloturista Ligan parte hartu nahi duen orok tokia izatea nahi du.
Nola gehitu ditzaket kilometroak nire profil pertsonalean?
Zirkuituko proba guztien helmugetan Zikloturista Liga Gunea egongo da. Eremu horretan QR kode bat aurkituko duzue, egindako probaren datuekin. Kode hori zuen mugikorrekin eskaneatuz, egindako kilometroak zuen markagailuetara gehituko dira.
BIZKAIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAKUNDEAREN EKIMENA
Zikloturista Liga Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen Zikloturismo Ordezkaritzaren proiektu bat da, Bizkaiko BTT zikloturisten eta Errepideko zikloturisten egutegia bultzatu eta sustatzeko. Antolatzaileen eta etxeko proben aldeko apustua eginez Bizkaiko zikloturismoaren osasun ona bultzatuko dugu