ZER DA?

Zikloturista Liga Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen Zikloturismo Ordezkaritzaren proiektu berria da. Ekimen hau urtez urte hazteko eta Bizkaiko zikloturismorako proposamen erakargarri bihurtzeko sortu da. Zikloturistaren gozamenerako proben egutegi oparoa bultzatzeko proiektua.

ANTOLATZAILEEI LAGUNTZEA

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeko kideok badakigu zaila dela proba bat antolatzea. Lana ez da baloratzen, eta neke fisiko eta moral handia eragiten du. Proba bat egiten emandako orduak zenbatezinak dira, eta, batzuetan, egindako lana eta parte-hartzean izandako emaitza ez datoz bat. Zikloturista Ligak bere aletxoa eman nahi die antolatzaile bizkaitarrei. Helburu nagusia kirol-egutegia osatuko duten proben artean partaidetza-fluxuak sortzea izango da.

ZIKLOTURISTAK MOTIBATZEA

Helbururik ezak edo, batzuetan, kanpora bidaiatzeko beharrak (eta horrek dakartzan gastuak) nagikeriaz jokatzera garamatza. Zikloturista Ligak BTT eta Errepideko egutegi interesgarria eskaintzen dizu motibazioari eusteko. Proben egutegi bat antolatu dugu, eta horrela, denboraldia amaitzean urrezko, zilarrezko edo brontzezko dortsala lortzeko erronka izango duzu. Hiru modalitate horietan, zure sailkapenaren arabera, zozketa interesgarrietan ere parte hartu ahal izango duzu.

ETXEKOEN ALDE EGITEA

Bizkaiak aukera handiak ditu kalitatezko zikloturismoarentzat. Kontrasteen lurraldea da, eta itsasoak eta mendiak eszenatoki berezia eskaintzen diote gure errepideetako asfaltoari. Zikloturista Ligak Bizkaiko proben aldeko apustua egin du. Gure lurraldeko antolatzaileen eta gure eskualde bakoitza erakusteko duten grinaren alde egin du. Bizkaiko zikloturistek osagai horiek guztiak baloratzearen eta lan horretaz guztiaz gozatzearen aldeko apustua egin du.

Parte hartu Zikloturista Ligako probetan eta pilatu kilometroak zure kontu pertsonalean. Denboraldia amaitzean Urrezko dortsalen kategoriara iristea lortuko duzu? Edo Zilarrezko edo Brontzezko dortsala izango zara? Nolanahi ere, zozketa interesgarrietan parte hartu ahal izango duzu. Zozketak denboraldia amaitu ondoren kategoria bakoitzean egingo dira.

BIZKAIKO TXIRRINDULARITZA FEDERAKUNDEAREN EKIMENA

Zikloturista Liga Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen Zikloturismo Ordezkaritzaren proiektu bat da, Bizkaiko BTT zikloturisten eta Errepideko zikloturisten egutegia bultzatu eta sustatzeko. Antolatzaileen eta etxeko proben aldeko apustua eginez Bizkaiko zikloturismoaren osasun ona bultzatuko dugu