Datorren Urriaren 6an Gallarta-Gallarta Martxa Zikloturistaren XV. edizioa ospatuko da. Ekitaldia erreferentea izan da 2010ean hasi zenetik, eta azken aukera eskaintzen die Zikloturista Ligako kontagailuari kilometroak gehitueta, hala, denboraldi amaierako sarietara iritsi nahi duten guztiei.
Goizeko 9:00etan hasiko da proba eta irteera eta helmuga Gallartako Dolores Ibarruri Institutua izango da. 96 kilometroko ibilbidean zehar, Humaran gaina eta Menagaray bezalako puntu enblematikoak zeharkatuko dituzte txirrindulariek.
Horrez gain, bi hornidura izango ditu, lehenengoa 51. kilometroan eta bigarrena helmugan, zikloturista guztiek ibilbideaz baldintza onenetan gozatu ahal izango dutela ziurtatuz. Ibilaldia amaitzen, Dolores Ibarruri Institutuan dutxak izango dituzte eskura parte hartzaileek, eta Spiuken partetik opari berezi bat jasoko dute.
Izena emateko epea uztailaren 12tik irailaren 22ra egongo da zabalik, Gallarta Cicloturista webgune ofizialaren bitartez. Tarifak 27€ federatuentzat eta 35€ ez federatuentzat dira, eguneko lizentzi 8€-ren truke lortzeko aukerarekin. Probaren egunean bertan, izen-emateak Dolores Ibarruri Institutuan (Gallarta) egongo dira eskuragarri, zertxobait gehiago ordainduta
Ez galdu martxa enblematiko honetan parte hartzeko aukera eta zure txirrindularitza denboraldia ixteko aukera, Zikloturista Ligako azken sarietara hurbilduko zaituzten azken kilometroak gehitz.
Gallartan izango gaituzu zain, elkarrekin egun ahaztezin batez gozatzeko!