Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Zikloturista Liga bueltan da, aurten ere errepideko eta BTT probez betetako egutegiarekin. Martxetan parte hartu, kilometroak batu eta sari handiak eskuratu ahal izango dituzu.
Erregistra zaitez
Ekimen honetan parte hartzea oso erraza da: Izena eman Zikloturista Ligaren webguneko Gune Pertsonalaren bitartez. Behin erregistratu ondoren, zure parte-hartzaile profila izango duzu webgune ofizialaren barruan. Espazio horretan, parte hartzen duzun probetako kilometroak batzen joango zara. Egiten dituzun kilometroen arabera, zure plaza ziurtatuko duzu 3 kategorietako batean: Brontze (150- 250km./urteko), Zilarra (251-500km./urteko) eta Urrea (500km./urteko baino gehiago).
Zer irabazteko aukera izango duzu?
Kategoria bakoitzak bere sariak ditu Kilometroak pilatu ahala, kategorietan aurrera egingo duzu, eta sari handiak irabazteko aukera izango duzu: Viajes Azul Marino bidaiatzeko opari-txekeak, Más Ke Flow txirrindularako teknika ikastaroak, Txirrindularientzako artikuluak… Eta askoz gehiago!
Kilometroak batu
Zirkuituko proba guztiek Zikloturista Liga Gunea izango dute helmugan. Gune horretan QR kode bat aurkituko duzu, egindako probaren datuekin. Kode hori zure mugikorrarekin eskaneatuta, eta orrian erabiltzailearekin eta gakoekin logeatuta, egindako kilometroak automatikoki markatzaileari gehituko dizkiozu.
Zirkuituko lehenengo proba Fernando Astorki Klasikoa izango da maiatzaren 4an.
Eman izena orain eta parte hartu, ez galdu aukera hau!