Hasi da Zikloturista Ligako denboraldia!

Maiatzaren 6an, txirrindularitzazaleek Fernando Astorkiren XXVI.arekin dute hitzordua, aurten David Lopezen omenez. Hasi berri den Zikloturista ligako lehen proba izango da. Parte hartu eta gehitu zure lehen kilometroak zure ZIKLOTURISTA LIGA kontagailu pertsonalean.

Heldu da XXVI. Fernando Astorki Zikloturista Klasika, 1997an hasi zen proba eta edizio bakoitzean ehunka zale batzen dituena, ibilbide ikusgarriagatik ez ezik, jai eta familia giroagatik ere.

Fernando Astorki proba Leioan egiten da, 90 kilometro eta 1168 m. eskualdeko gune ikusgarrienetako batzuk zeharkatzen dituen desnibela metatua. Lasterketa maila guztietara dago zabalik.

Irteera Leioako Boulevardean izango da 09:30etan eta parte-hartzaileek irteeran gosaria edukiko dute, eta tartean eta helmugan hornidura. Izena eman duten lehen 300 pertsonentzat oroigarri opari bat izango da.

Izen-ematea zabalik dago jada, igande honetara arte prezio murriztuarekin: 22 euro (lizentziarekin) eta 27 euro (lizentziarik gabe). Maiatzaren 1etik 5era, inskripzioa 30 eurokoa (lizentziarekin) eta 35 eurokoa (lizentziarik gabe) izango da.

Txori-erri Txirrindulari Klubak eta Leioako Udalak antolatuta