BTT proba irailaren 30ean iritsiko da Durangora, hamargarren urteurrenaren edizio berezi batekin.

Irteera 9:00etan izango da, Landako Erakustazokatik izango da (Durangoko Erabilera Anitzeko Pabiloitik). Froga 30 Km eta 1.200 metroko desnibel metatua izango du.

Martxa ez da lehiakorra eta bi hornidura izango ditu: bata ibilbide erdian eta bestea amaieran, parte hartzaileentzako eta laguntzaileentzako bazkaria, musika eta giro ona izango ditu.

Inskripzioak

Izen-emate epea irailaren 26ko 12:00ak arte egongo da zabalik. Izena eman dezakezu esteka honen bidez.

Aurten, hain edizio berezia izanik, festa bat egongo da SAPUBIKEren X. urteurrena ospatzeko. Eta, beti bezala, opariak, bizikletak garbitzea, laguntza mekanikoa eta dutxak egongo dira parte-hartzaileentzat.

Aukera paregabea Mountain Bike-a bizitzeko eta inguruko ibilbide, bide eta txokoez gozatzeko.